Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiak gimnasioko ordutegia luzatu du
Kiroldegiko sarreren kontrol sistema berria ezarri dute ordutegia luzatu ahal izateko.
Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiak sarreren kontrol sistema berria du, atzo [apirilak 17], jarri zuten martxan, eta horri esker instalazioetako bazkideek ohiko ordutegitik kanpo erabili dezakete gimnasioa. Hau da, ordutegia luzatu dute, goiz-goizetik gauera arte erabili daiteke gimnasioa: 06:00etatik 23:00etara astelehenetik domekara. Horrez gain, obrekin jarraituz, rokodromo berria jarri dute kantxan.