Markina-Xemeingo EH Bilduk udal zerrendaren aurkezpena egingo du
EH Bilduko lokalaren irekiera egiteko baliatuko dute eta mokaua egongo dela esan dute.
Markina-Xemeingo EH Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako zerrendaren aurkezpena egingo du eguenean [apirilak 20] 18:30eatik aurrera Kontzekupean. Koaliziotik jakinarazi dutenez, aurkezpenaren ostean, EH Bilduko lokalaren irekiera egiteko baliatuko dute eta mokaua egongo da. Herritarrak parte hartzeko eta lokal berria ezagutzeko deia egin dute.