Markina-Xemeingo EH Bilduk udal zerrendaren aurkezpena egin du
Joan den egueneko [apirilak 20] aurkezpenaren ostean, lokalaren irekiera egin zuten.

Markina-Xemeingo EH Bildu pixkanaka-pixkanaka maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako dena prestatzen dago. Joan den eguenean [apirilak 20] Iratxe Lasa alkategaia buru duen udal zerrendaren aurkezpena osatu zuten Kontzekupean. “Talde anitza osatu dugu. Udalean esperientziadunak eta herri mugimenduan dabiltzanak beste asko”. Ekitaldian, Josune Aramendi herritarrak bertsoa abestu zuen eta guzti. Ostean, EH Bilduren lokalaren inaugurazioa egin zuten, jan-edana eskainiz.