Gazte Egunagaz eman diete hasiera Berriatuko San Gregorio jaiei
Gaur [apirilak 29] gazteak dira protagonistak herrian. Gauean jendetza espero dute kontzertuetan.
San Gregorio jaiei hasiera emateko modu asko daude, denak onak, jaiak baitira azken batean. Azken urteetan gazte berriatuarrek ematen diete hasiera Gazte Egunagaz. Kaxeroren txanda barikuan [maiatzak 5] izango da. Hain zuzen ere, iaz herriko gazteek izan zuten pregoiaren ardura eta orain jaiei hasiera ematekoa.
Mendibarren frontoiaren ondoan eraiki dute eszenatokia, karpa eta txosna. Bertan elkartu dira gaur [apirilak 29] 72 gazte bazkaltzeko, patatak errioxa erara izan dituzte. Horrelakoetan, berriz, bazkaria gutxienekoa da, herriko gazteen elkargunea izatea delako helburua nagusia. Bazkalostean musika eta jolasen artean pasa dute arratsaldea. Eguneko plater nagusia heltzeko baitago. Casus Belli, Bullets of Misery eta XSakara igoko dira oholtzara 21:00etatik aurrera.