Lekeitioko EAJk programa "serio eta erreala" aurkeztu du
Oier Zuberogoitia alkategaiak dio bere lan taldea jende “gazte prestatua, ilusionatua eta konprometitua” dela.
Koldo Goitiak duela hilabete batzuk eman zuen jakitera ez zela maiatzaren 28rako udal hauteskundeetarako alkategaia izango, Lekeitioko EAJk Oier Zuberogoitia hautatu zuen goi karguan. Lekeitiarrak aurkezpen ekitaldian zabaldu du bere lan taldea: “Jende gazte prestatua, ilusionatua eta konprometitua gara”. Azken urtebetean 300 eragile baino gehiagogaz elkartu da udal programa osatzeko ideia eta proposamen bila, programa “serio eta erreala” aurkeztu du: “Etorkizun hobe baten alde egiten dugu, herritarrak beti ekimen guztien erdigunean jarriz, egoera ahulenekiko kezka bereziagaz” .
Lekeitioko EAJko hauteskundeettarako udal zerrenda:
- Oier Zuberogoitia Atxurra
- Ainhoa Elordi Etxabe
- Abel Iriondo Lejardi
- Sara Aboitiz Valencia
- Eneko Atxa Castro
- Ainize Alzibar Salegi
- Mikel Alday Uscola
- Amaia Cenigaonaindia Barragan
- Peio Guevara Bilbao
- Amagoia Akordarrementeria Kortazar
- Isabel Mendiguren Laka
- Amaia Antxustegi Ziarda
- Joseba Izagirre Ikazuriagagoitia
- Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea
- Sabin Sustaeta Goitia
- Juan Tomas Goionaga Izagirre