Markina-Xemeingo Udalak Whatsappetik bidaliko du herriko kultur eta kirol egitaraua
Komunikazio kanal berriaren bitartez herritarrek arinago eta eskura jaso dezakete herriko informazioa.
Markina-Xemeingo Udalak komunikazio-kanal berria jarri du martxan, hain zuzen ere, Whatsapp aplikazioaren bidez. Herritarrek egunerokotasunean erabiltzen duten gailuaren bitartez herriko kultur eta kirol informazioa eta egitaraua zabalduko du udalak. Doako zerbitzu berri hau erabili nahi duenak izena eman behar du.
Horretarako, hiru bide zabaldu dituzte. Alde batetik, Udaletxeko Berton bulegoan eman daiteke izena astelehenetik barikura 08:15etik 14:30era. Beste alde batetik, badago aukera izen emate orria udaletxeko postontzian uzteko, udaltzainen ate ondoan. Azkenik, fisikoki eman nahi edo ezin dutenek posta elektronikoz bidali dezakete izen emate orria mezu bat bidaliz komunikazioa@markina-xemein.eus helbidera.