Arrolako Oppidumera irteera antolatu du Aulestiko Urzabalek
Izena emateko azken eguna maiatzaren 4a da. Internet bidez egin beharko da izen ematea.
Aulestiko Urzabal Guraso Elkarteak Arrolako Oppidumera irteera antolatu du maiatzaren 14an, eta izena emateko azken eguna maiatzaren 4a da. Hiru euro ordaindu beharko dira, eta internet bidez izena eman behar da.
Arrolako Oppidum. Kantauri itsasoko ekialdean dagoen herrixka indigenarik garrantzitsuenetako bat da Arrola. Gastiburuko mendilerroaren gailurrean eraiki zuten k.a. IV. mendean, eta Urdaibaiko bizitza antolatu zuen biztanle gune nagusia izan zen k.o. I. menderaino.
Urzabalek egun osoko egitaraua proposatu du:
- 09:00. Torrezelaitik atera, Usuatik oinez joateko.
- 11:00. Nabarnizeko hilerrian (kotxeak aparkatu).
- 11:30. Arrolako kastroan zehar ibilbide gidatua, Nueva Europa erakundearen eskutik.
- Ostean. Arratzuko Arrola Gunean bisita gidatua.