All Star txapelketako finalak, eguenean
Emakumezkoen artean, Ihart Arakistain eta Arai Lejardi ariko dira jokatzen. Gizonezkoen artean, ostera, Aritz Erkiaga eta Jon Zabala.

Apirilaren 13an ipini zuten abian Donibane Lohizuneko (Lapurdi) All Star zesta-punta txapelketa eta, ia hilabeteko lehiaketaren ondoren, finalak jokatuko dituzte eguenean [maiatzak 4]. Emakumezkoen nahiz gizonezkoen binakako partiduak jokatuko dituzte. 18:00etan hasiko da ikuskizuna Campos Berri pilotalekuan. Ordu horretan hasiko dute emakumezkoen norgehiagoka. Ihart Arakistain berriatuarrak Aude Laugiégaz bikote egingo du; aurrez aurre edukiko dute Oihana Sorozabalek eta Arai Lejardi markina-xemeindarrak osatutako bikote sendoa.
Emakumezkoen ondoren, gizonezkoen finalaren txanda izango da. Goi mailako partidua izatea aurreikusten dute antolatzaileek, lehiatua eta estua. Hain zuzen ere, ez dago garaipena poltsikoratzeko hautagai argi eta garbirik. Beteranoen arteko finala Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak eta Txabi Inza hendaiarrak osatutako bikote lehiakorrak eskarmentu handiko beste bikote baten kontra neurtuko ditu indarrak: Aritz Erkiaga aurrelari ispastertarrak eta Jon Bullet Zabala atzelari markina-xemeindarrak osatutakoaren aurka.