Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkartekoek BeraKruz ikastolako ikasleen bisita jaso dute
Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak bisita berezia jaso du elkarteak kudeatzen duen baratzean. Hain zuzen ere, BeraKruz ikastolako ikasleen bisita jaso zuten. Besteak beste, jubilatuek herriko txikiei ortuko zereginen nondik norakoak azaldu zizkieten. “Denboraldiaren eta ematen duten fruituaren arabera landare bakoitza noiz erein, bakoitza ereiteko moduak edota zenbat ur bota azaldu genien”, esan dute elkarteko ordezkariek. Horrez gain, umeen zalantzak eta galderak erantzun zituzten.