Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak Gazte Eguna ospatuko du
Zapatuan [maiatzak 6] denetariko ekintzak egingo dituzte herrian, goizean hasi eta gaueko ordu txikietara arte.
Urratsez urrats arrakalak loratzen. Hori izan da Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak 2023ko Gazte Egunerako aukeratutako leloa. Zapatuan [maiatzak 6] herriko gazteen elkargunea izango dira beste urte batez Akerbeltz Gaztetxea eta inguruak. Gazteek egun osoko egitaraua prestatu dute, goizetik hasi eta gaueko ordu txikietara arte. Kamisetak jarri dituzte salgai 10 eurogatik Buztarri tabernan eta egunean bertan ere Gaztetxean.
Egitaraua:
- 10:30: Akarregira mendi buelta.
- Ostean: Okela jana eta karropoteoa.
- 15:00: Bazkaria Gaztetxe kanpoan.
- Gero: Karaokea. Saria egongo da.
- 19:00: Joseta eta Alayak elektrotxaranga.
- 21:30: Pintxoak Gaztetxean.
- 22:30: Kontzertuak: Ithaka, Akerbeltz erromeria eta DJ Angeritz.