500 ume baino gehiago elkartu dira Lekeition Lea-Artibaiko Eskolarteko Kirol eta Jolas Topaketan
Lau urteren ostean, eskualdeko ikastetxeetako DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek herriko plaza, portua eta hondartza hartu dituzte gaur [maiatzak 4].
Umez bete da Lekeitio gaur [maiatzak 4] eta atzo [maiatzak 3] Lea-Artibaiko Eskolarteko Kirol eta Jolas Topaketan. Atzo [maiatzak 3] Lea-Artibaiko hezkuntza zentroetako LH 5 eta 6 mailetako umeen txanda izan zen, eta gaur DBH 1 eta 2ko gazteena. Eguraldi eguzkitsua lagun ezin hobeto gozatu dute ikasleek.
Denetariko guneak izan dituzte nahi beste kirol eta jolas probatu ahal izateko. Tenperatura beroak hondartzara erakarri ditu asko volleyball, beisbol edota uretako arrauna edo Stand Up Paddle bezalako kirolak praktikatzeko. Plazan zelai errera jolasa eta jolas kooperatiboak egin dituzte. Hain zuzen ere, gazteen arteko harremanak sortzea dute helburu: “Umeek gogotsu hartu dute lau urteren ostean topaketa, eta askorentzat lehen aldia bazen ere, asko gozatzen ari dira”.
[ZUZENEAN ARGAZKI GALERIA IKUSI]
30 minuturo jolasez eta gunez aldatu dira ikasleak, eta hamaiketakoa jateko denbora ere eduki dute. Horrez gain, eta hondartzan egonda, asko izan dira uretan sartzeko aukera galdu izan nahi ez dutenak. Antolatzaileek balorazio “oso positiboa” egin dute, topaketa itzuli izana “erabateko arrakasta” dela esanez.