Haritz Garate eta Amandarri, txapeldun Azkoitiko duatloian
Haritz Garate lehena izan zen helmugaratzen, eta Alejandro Astaburuaga bigarrena. Zorion Kareagak ere denbora ona egin zuen.
Azkoitiko duatloia Euskadiko Zirkuituko azken lasterketa da, eta parte hartzaileek 10 kilometro egin behar izan zituzten korrika, gero 50 kilometro bizikleta gainean eta beste 5 kilometro aringa-aringa. Azkarrena Lekeitioko Amandarri duatloi taldeko Haritz Garate izan zen 01:57:38ko denboragaz, bigarren Alejandro Astaburuaga taldekidea izan zen (bi minutu eta 28 segundora sartu zen), eta hirugarren Ander Segurola helmugaratu zen, bi minutu eta 44 segundora. Lehenengo bi sailkatuen denborak eta Zorion Kareaga taldekidearen 13. denborarik onenagaz, Amandarrik 06:01:50ko denbora orokorra egin zuen, eta talde onenaren saria eskuratu zuten.