Erkiaga eta Zabala eta Sorozabal eta Arai, garaile Cesta All Star txapelketan
Erkiaga eta Zabalak 12-15 eta 7-15 irabazi dute Goikoetxea eta Laborderen aurka. Eta Sorozabalek eta Araik Ihart Berritxu Zesta Eskolako pilotariari eta Laugieri 15-5 eta 15-7 irabazi diote.
Cesta All Star txapelketako seigarren eta azken partida Donibane Lohitzunen jokatu zuten atzo [maiatzak 4] Gizonezkoetan, nahiz eta lehenengo setean estutu, Goikoetxea eta Labordek ezin izan zuten ezer egin Ispasterko aurrelariaren eta Markina-Xemeingo atzelariaren aurka, eta bi setetan 12-15 eta 7-15 galdu dute. Emakumezkoen finalean, Arai Lejardi markina-xemeindarrak eta Sorozabalek Ihart Arakistain Berritxu Zesta Eskolako pilotariari eta Laugieri 15-5 eta 15-7 irabazi zioten. Nahiz eta bikote galtzaileak estutzen saiatu, ez zuten lortu partida kontrolpean edukitzea.
Laborde, Inzaren ordez. Goikoetxearen bikotea Xabi Inza izan behar zen, baina partida aurreko orkatillako lesio batek finaletik kanpo utzi zuen; Labordek ordezkatu zuen kantxan.
Gaur [maiatzak 5], Munitibarreko frontoian jokatuko dute Erkiagak eta Zabalak Barandika eta Lekerika gernikarren aurka. Horrez gain, Goitia markina-xemeindarrak Del Riogaz jokatuko du Aaron eta Manzi mutrikuarraren aurka. Partidak 19:00etan hasiko dira.