Andonegi, Legorburu eta Larrañaga, VI. Ziriako Andonegi lehiaketako irabazle
Nerea Ibarzabal idazle markina-xemeindarraren Bar Gloria liburuaren hitzaldiarekin hasi zen ekitaldia, eta ondoren, ohi legez, hiru sari banatu zituzten Ziriako Andonegi mikroipuin sariketan.
Helduen mailako saria iazko irabazle Iñigo Legorburu Arregik eskuratu du; oroigarria eta 500 euroko saria jaso ditu Galaia lanagatik. 18 urtetik beherakoetan, berriz, Aimar Andonegi Lekube saritu dute; oroigarria eta 200 euroko ordainsaria jaso ditu Azken hegaldia lanagatik. Azkenik, Mutrikuar Onenaren Saria, azkenik, Joakin Larrañaga Arkotxak irabazi du; oroigarria eta 200 euroko ordainsaria jaso ditu Adio… lanagatik.