Lekeitioko EH Bilduko gazteek aldaketa behar dutela aldarrikatu dute
Gazteak antolatu eta ahalduntzeko hitzordua jarri zuen Lekeitioko EH Bilduk zapatuan [maiatzak 6]. Eta hitzorduan parte hartu zuten gazteek Lekeition bizimodu “duina” edukitzeko aldaketa behar dutela aldarrikatu zuten. Izan ere, salatu zuten turismo masiboaren ereduak Lekeitiotik kanpora bidaltzen dituztela; “lanpostu kaskarretara” bideratzen dituztela eta kultura, euskara eta ingurumenaren babesa “alde batera” uzten direla gaineratu zuten. “Gazteok antolatu eta ahalduntzeko deia egiteko elkartu ginen, aldaketaren protagonista izan gaitezen. Aldaketarako berme bakarra EH Bildu da”, esan zuten.