Itzulia Womenek aldaketak sortuko ditu Markina-Xemeingo zirkulazioan

Etzi [maiatzak 12] aterako da emakumeen txirrindularitza lasterketaren lehenengo etapa Etxebarritik eta Markina-Xemeinen amaituko da.

Itzulia Women birritan pasatuko da Markina-Xemeingo herrigunetik, bietan Etxebarritik ailegatu eta Abesua kaletik sartuko da. 10:00ak inguruan egingo da irteera neutralizatua Eika kooperatibako egoitzatik. 12:00ak inguruan saihesbidetik pasatuko da tropela, eta Atxondo kiroldegiaren ondoan esprint berezia lehiatuko dute. 13:20 eta 13:40 artean helduko dira indartsuenak Abesuko helmugara.

Zirkulazioan aldaketak:

  • Barikuan, 08:00etatik aurrera, kamioiak ezingo dira herrigunera sartu. Bizkaibusen sarrera-irteerak baimenduko dira.
  • Zelai inguruan zirkulazioa desbideratu egingo da Toldope eta Iruzubi pareko bidetik.
  • Zelaibarri oinezkoen eremua izango da barikuko lehen ordutik. Frai Bartolome kaleko garaje parean moztuko da zirkulazioa.
  • Xemein etorbidea itxi egingo da eguen gauetik.
  • Abesua-Artibai-Ostekokalea ibilbidea egingo dute lasterketako ibilgailuek, Zelaibarrin kokatuko den taldeen aparkalekura heltzeko. Ibilbide hori guztia hesituta egongo da.
  • Goikoportalean zamaketa-lanetarako sarrera-irteerak baimenduko dira Karmengo kaletik.

Aparkalekuak:

  • Zelaibarri, Aldape eta Abesuako aparkalekuak lasterketako lan talde eta parte hartzaileentzat erreserbatuko dira. Hori dela eta, hustu egin beharko dira. Zelaibarrikoa eguen gauean eta Abesua eta Aldapekoa barikuko lehen orduan.
  • Aparkaleku horien ordez, Urazkako eremua erabilgarri jarriko da Arretxinagan. Herriko beste ohiko aparkalekuak ere erabilgarri egongo dira: Xemeingoa, Lea-Artibai Ikastetxekoa, Iturritxukoa…

Garajeak:

  • Ostekokaleko eta Abesuako garajeetako erabiltzaileek ezingo dute ibilgailurik atera eta sartu 13:00etatik 14:30ak ingurura arte.
Markina-Xemeingo zirkulazioa aldaketak Itzulia Women 2023

Argazkia: Markina-Xemeingo Udala