EAJk dio hurrengo agintaldian "hasi eta amaituko" dutela Markina-Xemein eta Etxebarriko saihesbidea
Lea-Artibaiko hautagai jeltzaleak Elixabete Etxanobe ahaldun nagusirako hautagaiagaz elkartu dira gaur [maiatzak 15] Markina-Xemeinen.
Lea-Artibaiko herrietako alkategai jeltzaleak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak Plazaberripean elkartu dira gaur [maiatzak 15]. Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkategaiak esan du Etxebarrira arteko saihesbideko lanak hurrengo agintaldian “hasi eta amaituko” dituztela “Markina-Xemein berri bat” sortzeko. Esan dutenez, saihesbideagaz egunero herrigunetik pasatzen diren autoen %53a aterako dituzte. Hau da, guztira 2.600 ibilgailu, horietako asko Etxebarriko enpresetara doazen ibilgailu astunak.
Etxanobek gaineratu du proiektua “beharrezkoa” dela eta aldunditik lanean jarraituko dutela “herriaren segurtasuna, jasangarritasuna eta bizimodua hobetzeko”. EAJren bideorria zein den ere gogoratu dute: “Gure estiloa da elkarrekin berba egitea, hausnartzea eta elkarlanean esandakoa aurrera eramatea. Horrela, markina-xemeindar eta Lea-Artibaiko herritar denen bizi kalitatea hobetuko dugu”.