Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

BBK Live jaialdia Lekeitiora helduko da 'Herrian' ekimenaren bidez

“Helburua da kaleak dinamizatzeaz gain, kultura hain eskura ez dagoen tokietara eta kultur edukien eskaintza txikiagoa duten tokietara hurbiltzea”, adierazi dute.

Koldo Goitia BBK Live jaialdiaren Herrian ekimenaren aurkezpenean Argazkia: Lekeitioko Udala
Mikel Reina Barros
Lekeitio
2023/05/16

Ekainaren 3an helduko da jaialdia Lekeitiora, herriko plazara, Tala eta Kofradia aurrera, zehazki. 13:00etan hasiko dira kontzertuak eta 23:00etan amaituko dira, doako ekintza da. 15 talde izango dira oholtzara igoko direnak: Airu, Lorena Alvarez, Aviador Dro, Bengoa, Boye, Doctor Explosion, Los hermanos Cubero, Hofe x 4:40, Juantxo Skalari, Karmento, Micky & The Buzz, Montana, Nogen, Silitia eta Tapia eta Leturia.

2006an Kobetamendin sortu zenetik, BBK Live jaialdiak “etengabeko bilakaera” izan du. 2011n Bereziak ekimena jarri zuten martxan hiriaren erdialdean, 2017tik aurrera Hirian dinamikak Bilboko auzoetara eramaten ditu kontzertuak eta orain Bizkaiko herrietara zabaldu dute. Herrian ekimenaren bitartez “balioa” eman nahi diete herriei , hauekin “konektatzen” diren bitartean. “Jaialdiak urtez urte izan duen bilakaeraren ondorioz, kulturaren eta gizartearen arloak gainditu eta haratago begira jarri da”.

Hain zuzen ere, BBK-k eta Kreatibo Industria Fundazioak herrietako kultura “aberastea” du helburu “tresna kultural eta soziala” den bitartean. Musikagaz, kulturagaz eta aniztasunagaz “konpromiso sendoa” dutela esan dute: “Proiektu sozial horren xedea esperientzia paregabea sortzea da, jaialdiaren mugak gainditu eta aldaketa sozialaren nahiz kultur aberastasunaren katalizatzaile bihur dadin, herritarrei balioa eskainiz”.

Koldo Goitia BBK Live jaialdiaren Herrian ekimenaren aurkezpenean

Argazkia: Lekeitioko Udala

Gorka Martinez BBKren zuzendari nagusiak Herrian ekimenaz esan du “aurten, beste urrats bat” eman nahi izan dutela: “Jaialdiaren esentzia gure herrietara eraman nahi dugu. Eta horretarako da Herrian: jaialdi ibiltari bat, Bizkaiko hainbat herritako biztanleei kultura musikaren bitartez hurbilarazteko. Ekimenaren bitartez, egungo musika-proposamenak eta tokian tokiko talentua indartu nahi ditugu, bizkaitar gizartearen aniztasunaz sentsibilizatzeko esparrua izan dadin nahi dugu, betiere euskararen erabilerari eta genero-identitateari ere balioa emanez. Eta, hori guztia ekitaldi irisgarri eta jasangarri baten esparruan; askotariko eskaintza izango du, hala nola tailerrak eta Km0 gastronomia-eskaintzak, tokian tokiko eragileekin elkarlanean antolatuta”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.