2023/5/16

Mutriku Sokatira Taldea, hirugarren Berriatuan

Gaztedi A gailendu da 680 kiloko proban. Pisu horretako finala zapatuan [maiatzak 20] lehiatuko dute, Deban.

Amorotoko Pala Txapelketako finalaurrekoak, abiatzear

Lehen eta bigarren mailako bina bikote geratzen dira txapelketan. Bihar [maiatzak 17] eta hurrengo asteko eguaztena[maiatzak 24] artean lehiatuko dituzte finalerdiak.

Mutrikuarrak, nagusi Espainiako zesta-punta Txapelketan

Ispasterren lehiatu dira Espainiako Kluben arteko zesta-puntako finalak, eta Mutrikuko Danok bat taldeko puntistak izan dira nagusi.

52 txirrindulari elkartu dira Berriatuko BTT martxan

Antolatzaileek 24. ekitaldiaren balorazio "positiboa" egin dute.

Eskualdeko atletek hamaika domina eskuratu dituzte

Tximista Taldeko eta Durango Kirol Elkarteko kirolariek emaitza ikusgarriak lortu dituzte Euskadiko Txapelketan.

Koldo Goitia BBK Live jaialdiaren Herrian ekimenaren aurkezpenean

BBK Live jaialdia Lekeitiora helduko da 'Herrian' ekimenaren bidez

“Helburua da kaleak dinamizatzeaz gain, kultura hain eskura ez dagoen tokietara eta kultur edukien eskaintza txikiagoa duten tokietara hurbiltzea”, adierazi dute.

Iker Korta, K1eko garaipenetik urrats batera

Boxeolari lekeitiarrak ezin izan zuen Aitor Guda gipuzkoarra menderatu Euskadiko Txapelketan.

Martxan dago 'Mutriku goitik behera' tribiala

Lehenengo partidan jokatzeko aukera zabalik dago, eta maiatzaren 25a izango da parte hartzeko azkenengo eguna.

Malen Jaietako kartel lehiaketa abian dago

Lanak entregatzeko azken eguna ekainaren 8a izango da, eta Mutrikuko Udaletxeko harreran aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Lekeitioko Berbalagunen argazki lehiaketa

Lekeitioko Berbalagun taldeak argazki lehiaketa antolatu du

Lekeitioko berba bereziak dira gaia eta argazkiak aurkezteko azken eguna maiatzaren 28a da.

EAJren mitina Lekeition

Lekeitioko EAJk dio “herritarren beharrizan eta arazoei konponbidea ematera” datorrela

Domekan [maiatzak 14] mitina eskaini zuten jeltzaleek. Elixabete Etxanobe, Itxaso Atutxa eta Lea-Artibaiko alkategaiak ere bertan egon ziren.

Gehiago