Elkarretaratze jendetsua egin dute Lekeition zaharren egoitzako langileek eta Langile Autodefentsa Sareak deituta
Zapatuan [maiatzak 20] 13:30ean udaletxeko eskaileretan elkartu ziren herritar askoren babesagaz.
Erresidentziako langileak borrokan: gutxieneko lan baldintzak bermatu leloaren atzean kokatu ziren Lekeitioko Uribarren Abaroa zaharren egoitzako langileak. Beharginek eta Langile Autodefentsa Sareak deitutako elkarretaratzea jendetsua izan zen. Langileez gain, bertako egoiliarren hainbat senide eta beste hainbat herritarrek parte hartu zuten udaletxeko eskaileretako elkarretaratzean. Zaharren egoitzako langileek, Lea-Artibaiko Laneko Autodefentsa Sareagaz batera, “gutxieneko lan baldintzak bermatzeko” antolatu dira. Bide batez, “lan baldintzak hobetzea” exijitzeko sinadura bilketa jarri dute martxan.