Beti Jai elkarteak 1938an jaiotako bazkideak omendu ditu
Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak 1938an jaio ziren hamar bazkideei omenaldia egin zien joan den zapatuan [maiatzak 20]. Beste urte batez, 85 urte betetzen dituztenei omenaldi xume bezain beroa eskaini zieten jubilatuek. Opari sorta jaso zuten, eta ez zen falta izan maitasun adierazpenik ere. Elkarteko kideez gainera, senide eta lagunak ere izan zituzten ondoan omenduek.