Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eskubideak betetzeko aldarrikatu du desgaitasuna duten pertsona talde batek

Bihar [maiatzak 24] dokumentuaren aurkezpena egingo dute Gasteizen. Dokumentu eta aldarri horren atzean dagoen pertsona taldean dago Karmele Antxustegi ondarrutarra.

Naia Arantzamendi
Ondarroa
2023/05/23

Desgaitasunen bat duten pertsona talde batek beraien herritartasun osoa bermatzen duten legeak betetzea eskatzen duen dokumentua kaleratuko du bihar [maiatzak 24], 11:00etan, Gasteizko Andra Mari Zuria plazan. Dokumentu eta aldarri horren atzean dagoen pertsona taldean dago Karmele Antxustegi ondarrutarra.

Antxustegik zehaztu duenez desgaitasun ezberdinak dituen jende talde bat batu da, dokumentu bateratu bat kaleratzeko: “Oinarrian hutsune berdinak ditugula ikusi dugu, horregatik egin dugu dokumentu kolektiboa”. Horren aurrean, eskaera zehatza egin dute: indarrean dagoen legedia betetzea. “Arlo bakoitzean etengabeko gerra bat dugu; hezkuntzan, osasunean… Eskubideak ditugu, baina ez dira betetzen. Hortaz, sistemak eskubide horiei benetako erantzuna ematea nahi dugu”. 

Karmele Antxustegi: “Kargu publikoei oso merke ateratzen zaie desgaitasunak dituzten pertsonak, gainerako herritarrek dituzten ondasun eta aukerak eskuratzetik kanpo uztea”

Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Konbentzioa behin eta berriz urratzen dela zehaztu dute, eta horren aurrean, inolako erantzukizunik ez dagoela diote. “Kargu publikoei oso merke ateratzen zaie desgaitasunak dituzten pertsonak, gainerako herritarrek dituzten ondasun eta aukerak eskuratzetik kanpo uztea”. Egunero jasaten dituzten egoeren berri ematen dute, hala nola, hezkuntzan laguntzarik ez edukitzea, osasun zentroetan irisgarritasuna eta komunikazioa ez bermatzea, tratu txar normalizatu eta iraunkorra, kolektiboan indarkeria matxistaren ikusezintasuna, garraio publikoaren irisgarritasun eza, lan merkaturako sarbide eza…

Egoera horren aurrean erantzukizunak eskatzen dituzte, “politikoek kontuak eman ditzatela; desgaitasuna dugun pertsonak herritarrak gara eta bozkatu egiten dugu”. Hortaz, mezua maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartuko duten hautagaiei zuzenduta bideratuko dute: “herritartasun osoa bermatzen duten legeak bete eta betearaz ditzatela”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.