Etxebarriko EH Bilduk “talde lanari eta herrigintzari” emango dio garrantzia
Joan den barikuan [maiatzak 19] koalizioak hauteskunde kanpainako ekitaldia egin zuen Plaza Barrin.
Etxebarriko EH Bilduko ordezkariek esan zuten talde “berritua eta lanerako gogotsu datorrena” sortu dutela. Bide batez, herri programaren nondik norakoak ere aurkeztu zituzten. Besteak beste, zaintzaren garrantzia, feminismoa, mugikortasun jasangarria edota eskola berriaren gaiak izan zituzten hizpide. Hain zuzen ere, Etxebarria “hobe baten alde lanean jarraitzeko asmoa” berretsi zuten, “beti ere talde lana oinarri hartuta eta herrigintzari garrantzia emanez”. Bertso eta musikaz girotutako ekitaldia izan zen, eta Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak ere parte hartu zuen.