Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
JaiakKultura

Mutrikuko Kultur Aniztasunaren Astearen balorazio positiboa egin dute

Munduko Zaporeak ekimenean zazpi herrialdek parte hartu zuten: Senegal, Maroko, Honduras, Bulgaria, Kuba, Paraguai eta Euskal Herria.

Naia Arantzamendi
Mutriku
2023/05/23

III. Kultur Aniztasunaren Astea ospatzeko egitarau bateratu bat sortu zuten Mutrikun hezkuntza, kulturartekotasuna eta feminismoa uztartuz. Udalak lagunduta, Mutrikuko kulturartekotasun talde irekiak antolatzen du ekimena, eta horretan herriko eragile ezberdinek parte hartzen dute. Talde irekian jatorri ezberdinetako pertsonak batzen direla azpimarratu dute: “Denon artean antolatzen gara, denon ahotsa entzun eta proposamenak jasota”.

Egitarauaren baitan joan den astean hainbat ekimen antolatu zituzten. Maiatzaren 18an haurrentzako ipuin kontalaria eta Hernaniko Kulturarteko Plaza feministaren aurkezpena egin ziren Zabiel kultur etxean. Zapatuan, berriz, Munduko Zaporeak ekimena egin zuten Beheko Plazan. Zazpi herrialdek parte hartu zuten, “bakoitza bere kulturaren enbaxadore bihurtuz”: Senegal, Maroko, Honduras, Bulgaria, Kuba, Paraguai eta Euskal Herria. Ekimenaren helburua Mutrikun dauden kultura ezberdinak ikusaraztea izaten da, janaria aitzaki bilakatuz. “Helburua da kultura ezberdinen arteko interakzioa sortzea eta Mutrikuko errealitatea zein den ikustea”.

Ekimena arrakastatsua izan dela adierazi dute antolatzaileek, eta parte hartzea handia izan zela: “Prestutasun handia erakutsi zuten parte hartzaile guztiek. Gainera, herriko jende asko etorri zen eta baita inguruko herrietakoak ere. Horrek harremanak sortzen laguntzen du”.  Bukaeran, Lore eta Foroyaren kontzertuarekin gozatzeko aukera egon zen; talde horrek bi kulturen arteko fusioa uztartzen duela eta euskaraz abesten dutela esan dute.  Hain zuzen ere, hizkuntza gutxituen gaia presente eduki zuten: “Hizkuntza gutxituen gaia oso presente eduki genuen, kulturaren parte direla kontutan hartuz. Eta herrialde bakoitzean dagoen hizkuntza gutxituaren historia txiki bat idatzi genuen”. Horrez gain, errezetak ere banatu zituzten bakoitzaren jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko itzulpenarekin.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.