Foru hauteskundeetan ere EH Bildu nagusitu da Lea-Artibai eta Mutrikun
Deigarriak dira Markina-Xemeingo emaitzak. Udal hauteskundeetan EH Bildu nagusitu da, baina Batzar Nagusikoetan EAJ, lau botoren aldeagatik bada ere.
Lea-Artibain EH Bilduk eta EAJk behera egin dute, baina modu oso desberdinean. Koalizio abertzalea izan da nagusi 8.122 botogaz (duela lau urte baino 183 boto gutxiago). Jeltzaleek, berriz, 6.552 boto eskuratu dituzte, 2019an baino 1.299 gutxiago. Abstentzioak ere zuzeneko eragina eduki du emaitzetan; %69,21ko parte hartzea egon da, 2019an baino sei puntu gutxiago.
Deigarriak dira Markina-Xemeingo emaitzak. Udal hauteskundeetan EH Bildu nagusitu da, baina Batzar Nagusikoetan EAJ, lau botoren aldeagatik bada ere. Ondarroan, ostera, for hauteskundeetan EH Bilduk tarte handiagoa lortu du EAJrekiko udal hauteskundeetan baino. Bestalde, Etxebarrian, Ispasterren, Lekeition eta Munitibarren koalizio abertzaleak azkenengoetan baino boto gehiago lortu ditu.
Gipuzkoako Batzar Nagusiei dagokienez, EH Bildu da lehen indarra (22 eserleku); gorakada nabarmena eduki ondoren, bost jesarleku gehiago lortu ditu koalizio abertzaleak. EAJk 17 dauzka, duela lau urte baino 3 gutxiago; PSE-EEk 7, PPk 3 eta Elkarrekin-Podemosek 2.