Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika
Bizkaiko Batzar Nagusietarako Busturia-Uribe barrutiko EH Bilduren zerrendaburua

Jon Arriola: "Boto kopurua jaitsita ere, norberak gora egitea albiste izugarria da"

EH Bilduk inoizko emaitzarik onenak lortu ditu Foru Hauteskundeetan; duela lau urte baino 16.000 boto gehiago jasota, 15 jesarleku lortu dituzte.

Mikel Reina Barros
Lea-Artibai eta Mutriku
2023/05/29

Bizkaiko Batzar Nagusietarako Busturia-Uribe barrutiko EH Bilduko zerrendaburua da Jon Arriola Espilla berriatuarra. 51 hautetsietatik 15 eskuratu ditu koalizio abertzaleak; bost eserleku irabazi dituzte, horietako bat bertoko barrutian. Hauteskunde kanpainako inkesten aurreikuspenak gainditu dituzte, inoizko emaitzarik onenak lortuz.

Foru hauteskundeetako emaitzak eskuetan, zelako balorazioa egiten duzu?
Emaitzak oso-oso onak dira EH Bildurentzako. Busturia-Uribe barrutian hiru jesarlekutik bostera pasa izana albiste handia da. Bizkaian 16.000 boto gehiago lortu ditugu, lau urtean horrelako jauzia ematea emaitza itzela da. 15 juntakide izango dira guztira, inoizko gehien. Lea-Artibain, herri denetan gailendu gara Ispaster eta Etxebarrian izan ezik. Lea-Artibain EH Bildu da lehen indarra udal zein foru hauteskundeetan, diferentzia handiagaz gainera; 1.300 bozkako aldea. Horrez gain, Gernika-Lumo, Lekeitio edota Markina-Xemein bezalako plaza handiak berreskuratu ditugu. Herri txikiago askotan ere gure sendotasuna indartu dugu, emaitzak hobetuz, boto kopurua bikoiztu edota hirukoiztuz. Tarte handiagoa lortu dugu herrietan, botere gehiago hartuz.

“Gobernatu dugun herri guztietan igo gara, eta hori ez da bat ere ez erreza”

Bizkaian, lurralde tradizionalki jeltzalean, Euskal Herriko joera positiboa mantentzea lortu duzue.
Bizkaian 132.000 bozka lortu ditugu. 2011ko EH Bilduren olatuaren markak gainditu ditugu, alde handiz gainera, juntakideetan zein boto kopuruan. Eta kontuan hartu behar da aurten duela lau urte baino askoz jende gutxiagok bozkatu duela. Boto kopurua jaitsita ere, norberak gora egitea albiste izugarria da.

Zeintzuk uste dituzue direla EH Bilduren gorakadaren arrazoiak?
EH Bildu asmatzen dabil herriagaz konektatzen; argi dugu herriarentzako gobernatzen dugula eta ez alderdiarentzako. Joera hau saretu egin da. Herriaren nahiak eta eskubideak aurrean jartzen ditugu, horrek gure emaitzak onak izatea egin du. Udal hauteskundeetan, orokorrean, gobernatu dugun herri guztietan igo gara, eta hori ez da bat ere ez erreza, horrek esan nahi du lan ona egiten ari garela. Lortu dugu EH Bilduk gobernatzaile onaren etiketa edukitzea.

“Erakutsi dugu alternatiba egon badagoela, eta hori EH Bildu dela”

Abstentzioak, beste alderdi politikoei guztiei ez bezala, kasu honetan mesede egin dizue?
Jakin izan dugu gure hautesleak bozkatzearen garrantziaz jabetzea eta garrantzi horren jakitun, hauteslekuetara eramaten ere jakin dugu. Horregatik, emaitzak mantendu bakarrik ez, hobetzea ere lortu dugu. Alderdi guztietatik, esango nuke batez ere EAJ izan dela kaltetu nagusia; 50.000 boto galdu ditu Bizkaian, horiek biztanle asko dira. Euskal Herri guztian galdu ditu, baina gehien bat Bizkaian.

Zeintzuk dira zuen helburuak Bizkaiko Batzar Nagusietarako datorren agintaldian?
EH Bilduk orain arteko bideagaz jarraituko du, hori da arrakastaren bidea. Udalez udal herritarrekin herria hurbiltasun osoz kudeatuz, hori da denok argi eduki behar dugun lehendabiziko gauza. Herriagaz konektatuta jarraitu behar dugu. Politika eraldatzaileak garatu ditugu jada, eta horiek indartu behar ditugu, krisi garai honetan mundua eraldatzen ari da eta horrek exijitzen du maila mantendu behar izana herritarrak erdigunean jarriz. Bizkaian oposiziotik jarraituko dugu, baina bigarren indarra garenez, azken agintaldian baino lidergo handiagoagaz bigarren ariko gara. Erakutsi dugu Bizkaian alternatiba egon badagoela, eta hain zuzen ere, alternatiba hori EH Bildu dela. Orduan datozen lau urteetan jarraituko dugu herri desberdinetako elkarte eta herritar desberdinekin harremanetan egoten, horien nahiak ezagutu eta oposiziotik Bizkaian ere eraldaketa martxan jartzen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.