Hezkuntza zentroetako jantokietako beharginek lan baldintza "duinak" aldarrikatu dituzte
Gaur [ekainak 1] lanuzteak egin dituzte hainbat ikastetxetan, tartean Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan.
LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, salatu dute “urteak” daramatzatela Kolektibitateen “hitzarmen propio baten alde” borrokan. Gaur egun Bizkaiko Ostalaritzaren hitzarmena aplikatzen diete eta, hain zuzen ere, bertako lan eta bizi baldintzak jarri dituzte erdigunean.
“2020tik soldata izoztuta izatea, guztira iristea eragozten diguten neurriz kanpoko ratioak, laneko osasuna eta osasun psikosoziala eta nahitaez hobetu behar diren lizentziak”, salatu dituzte. Horregatik guztiagatik, gaur [ekainak 1] ez dute jantokiko zerbitzurik eman hainbat ikastetxetan, tartean Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan.