Markina-Xemeingo Karmen jaietako danborradarako izen ematea, zabalik
Uztailaren 14an iluntzean egingo dute danborrada, Akerbeltz Gaztetxe aurretik hasita.
Markina-Xemeingo Batetaratze Guraso Elkarteak beste urte batez hartu du Karmen jaietako danborrada antolatzeko ardura. Izen-emate epea dagoeneko zabalik dago, eta ekainaren 9ra arte luzatuko da. Nagusiek Kareaga dendan eman behar dute izena, eta Haur Hezkuntzako 5. mailatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara artekoek (horiek barne) ikastetxeek bidalitako inprimakiaren bidez.
Entseguak kultur aretoan egingo dituzte:
- Uztailaren 6an, 7an, 10an, 11n, 12an eta 13an edukiko dituzte entseguak kultur aretoan LH1etik LH6ra arteko ume eta gaztetxoek. LH1 eta LH2 mailetakoek 19:00etatik 19:30era, LH3 eta LH4koek 19:30etik 20:00etara eta LH5 eta LH6koek 20:00etatik 20:30era.
- Uztailaren 10ean, 11a, 12an eta 13an dute entsegua DBH mailetako ikasleek eta helduek 20:00etatik 20:30era.
- Uztailaren 13an entsegu orokorra egingo da talde guztiekin Bekobenta eskolako frontoian, 19:00etan. HH5 mailako ikasleak egun horretako entsegura agertu behar direla zehaztu dute antolatzaileek. Parte hartzaile guztiek larruzko gerrikoa eraman behar dute entsegura, HH5eko umeek izan ezik.
- Uztailaren 14an izango da danborrada, 21:00etan. Hala ere, 20:30erako talde guztiak egon behar dira Gaztetxe aurrean.