Ohiko ibilbidera itzuli da Etxebarriko VI. Sari Nagusia
Zapatuan [ekainak 3] Lea-Artibaiko errepideak eta herriak zeharkatuko ditu gazteen Bizkaiko Kopako bosgarren probak.
Markina-Xemeingo txirrindulari elkarteak Etxebarriko Udalagaz eta Amets Txurruka lagunartie taldeagaz batera antolatu du Etxebarriko VI. Sari nagusia. Iaz Euskadiko Txapelketa hartuta “ametsa” bete zuten antolatzaileek. Aurten, ostera, gazteen Bizkaiko Kopako bosgarren proba hartuko dute. 79 txirrindularik eman dute izena: bizkaitarrez gain, kantabriarrek, arabarrek edota nafarrek ere parte hartu dezaketela aurreikusten dute. Ez da gipuzkoarrik egongo, egun berean Gipuzkoako Txapelketa jokatuko delako. Etxebarriko lasterketan lehen aldiz emakume batek eta desgaitasun fisikoa duen pertsona batek.
Iaz ibilbidea aldatu zuten Euskadiko Txapelketa hartzeko, baina aurten ohiko bideak zeharkatuko dituzte. Hau da, beste urte batez Gontzugaraiganako igoerak zehaztuko du nor izango den tropeleko txirrindularirik indartsuena. 16:00ean emango diote hasiera eta gaztetxoek 61,7 kilometroko ibilbidea edukiko dute aurreik 800 metroko desnibel positiboagaz. Besteak beste, ondoko herriak zeharkatuko dituzte: Markina-Xemein, Berriatua, Ondarroa, Mendexa, Lekeitio, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar eta Ziortza-Bolibar.
Gaur egun Mikel Sanz da Bizkaiko Kopako liderra 345 puntugaz, bigarren dago Ibai Villate 295 puntugaz eta hirugarren Unai Moran, 290 puntugaz.