Zabalik dago Markina-Xemeingo Karmen jaietako herri bazkarian izena emateko epea
Iazko herri bazkarian 2.643 herritar elkartu ziren. Ekainaren 9a da izena emateko azken eguna.
Gero eta gutxiago falta da Markina-Xemeingo Karmen jaietarako. Herri bazkaria da zalantzarik gabe egitarauko ekintza nagusietako bat, eta aurten uztailaren 15ean ospatuko da, 14:00etan, Zelaian. Izena emateko epea zabalik dago eta ekainaren 9ra arte luzatu dute, azken eguna barne.
Jakinarazi dutenez, toki mugatuak daude eta guztientzako lekua egon dadin eta tokiak aprobetxatu daitezen, parte hartzaile kopuru erreala ematea eskatu dute antolatzaileek. Era berean, azaldu dute izen-emate ordena errespetatuko dutela. Bakoitzak bi euro ordaindu beharko ditu, eta ordainketak txartelagaz egin behar dira. Izena emateko lekua udaletxeko Berton bulegoa da, astelehenetik barikura, 08:15etik 14:30era.