Zabalik dago Zapato Azulean salmenta postua jartzeko eskaerak egiteko epea
Uztailaren 1ean egingo den Ondarroako Zapato Azulean kale salmentako posturen bat ipinitzeko eskaerak egiteko epea zabalik dago: ekainaren 19ra arte egongo da zabalik. “Kantoipe kalean kokatuko dira postu hauek”.
Eskaria egiteko bi modu daude: aurrez aurre Udal Erregistro Orokorrean (Alamedako bulegoetan) edo telematikoki eskaera eredu ofiziala aurkeztuz. “Udalak ez du postu hauek ipintzeko inolako azpiegiturarik jarriko eta 2023. urterako prezio publikoa ondokoa izango da: m/l bakoitzeko (1,5 m-ko sakonera) eta eguneko 16,98 €”. Argitu dutenez, postu hauek ez dira Euskal Herriko Kamiseta Azokari dagozkionak.