Iñigo Martinezek ez du Athleticen jarraituko

Iñigo Martinez jokalari ondarrutarrari kontratua amaituko zaio hilabete amaieran, eta ez du Athleticen jarraituko. Sare sozialen bidez zabaldu duen bideoaren bitartez baieztatu du azken aldian ahoz aho ibili den berria: “Kirol erronka berriei heltzeko garaia heldu dela sentitzen dut. Dakizuen bezala dena eman dut zelaian armarri honengatik, taldekideengatik eta zuengatik. Beti. Ez da erraza nire lurraldea uztea, nire erroak eta nire familiarenak, Bizkaia beti izan da, eta izango da, gure etxea” .
Horrez gain, eskerrak luzatu dizkio athletic zale guztiei: “Ez dut joan nahi klubeko langileei eskerrak eman gabe. Baita nire taldekideei eta zuei ere. Plazer handia izan da armarri hau defendatzea”.
Ibilbidea. 2018an iritsi zen San Mamesera, Reala utzi ostean, eta, geroztik sei denboraldi egin ditu zuri-gorriekin, zehazki, 177 partida jokatu ditu.
https://twitter.com/i/status/1665983481636179970