Markina-Xemeinera heldu da 'Gure Zirkua'

Zelaian egongo da ekainaren 9an, 10ean, 11n, 16an eta 17an. Sarrerak salgai daude.

'Gure Zirkua' Markina-Xemeingo Zelaian

Orain hilabete abiatu zuen Gure Zirkuak seigarren bira, esan dutenez, “modu ezin hobean”. Lehen aldiz Zuberoara iritsi ziren, eta Maule-Lextarren asteburu bakar batean milatik gora ikusle bildu zituzten. Gipuzkoan, Andoainen eta Lazkaon, karpa txiki utzi ostean, Bizkaira iritsiko da euskal zirku ibiltaria ekainean eta uztailean; bizkaian hiru geldialdi egingo ditu.

Birak ez du etenik eta orain Lea-Artibaira helduko da, Markina-Xemein izango baita lehendabiziko geralekua. Zelaian egongo da ekainaren 9an, 10ean, 11n, 16an eta 17an. Duela hiru aste sartu zen Gure Zirkua-ko lan taldearen parte izatera Lur Aranburu artista ondarrutarra. Hain zuzen ere, ondarrutarrak aitortu du biraren geltokirik “bereziena” izango dela: “Hurbileko jende asko joango da, desiratzen nago, badakit asko hunkitu egingo naizela, baina gogoa daukat”.

Sarrerak salgai daude. Oharra: agortuta daude ekainaren 9ko, 10eko, 11ko eta 17ko 18:00etako emanaldirako sarrerak. Sarrerek 13 euro balio dute. Agortuko ez balira, egunean bertan ere emanaldia baino lehen erosi ahalko dira.

Egutegia:

  • Ekainak 9: 19:00etan.
  • Ekainak 10: 18:00etan eta 20:30ean.
  • Ekainak 11: 18:00etan.
  • Ekainak 16: 19:00etan.
  • Ekainak 17: 18:00etan eta 20:30ean.