Ekimenez beteta dator Ondarroako Galizia Etxeak antolatutako ospakizuna
Bihar [ekainak 9] abiatuko dituzte ekimenak eta domeka arratsaldera arte musika, dantza eta jana ez da faltako Ondarroan.
Ondarroako Galizia Etxeak ekimenez betetako egitarau oparoa antolatu du Karmen Jaiak ospatzeko: asteburu osoko egitarauagaz dator. Bihar [ekainak 9] eguerdian hasiko dira, eta domeka iluntzera arte etenik barik ospatuko dute. Itsasaurre plazara hurreratzen direnek Galiziako folkloreagaz zipriztintzeko aukera izango dute.
Aurreratu dutenez, ohiko formula berdinagaz etorriko dira, eta ohiko eskaintza kulturala egongo da. Datozen egunotan ez da ekimenik faltako: musika, dantza eta jana. Goizetik eguerdira bitartean, Itsasaurren propio ipinitako txosnetan, Galiziako produktu tipikoak dastatzeko aukera egongo da egunero: olagarroa, enpanada galegoa, lakoia, Tetillako gazta… dastatu ahal izango dira Galiziako ardo tipikoekin bustita.
Horrez gain, musika eskaintza zabala egongo da, eta inguruko dantza taldeek ere parte hartuko dute, tartean, Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldeak. Hortaz, hurbiltzen direnek asteburu ederragaz gozatzeko aukera izango dute. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete laguntzaile guztiei: “Ekimenak antolatzen lagundu diguten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu”.
EGITARAUA
Bihar, barikua
- 13:00. DJ Zirkin.
- 18:00. Ekintza kulturalen hasiera eta galiziak produktu gastronomikoen salmenta, Itsasaurren.
- 20:30-02:30. Grupo norte taldearen ikuskizuna.
Etzi, zapatua
- 12:00. Ekintza kulturalen hasiera eta galiziako produktu gastronomikoen salmenta, Itsasaurren.
- 12:00. Galiziako Letren Eguneko omenduari aipamena: Francisco Fernandez del Riego.
- 12:00. Kalejira, Espalladoiro gaitero taldearen eta Os Novos Mariñeiros Ondarroako Galiziar Etxearen eskutik.
- 12:30. Luntxa gonbidatuentzat.
- 12:30. Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldearen emanaldia.
- 13:15. Os de sempre taldearen ikuskizuna, Itsasaurren.
- 14:00. Voces Riberas de Navarra Sadis jota taldearen ikuskizuna.
- 20:30. Taiwan eta Diskoeuphoria taldeen kontzertuak.
- 23:30. Queimada.
Domeka, ekainak 11
- 12:00. Ekintza kulturalen hasiera eta galiziako produktu gastronomikoen salmenta, Itsasaurren.
- 12:00. Karmengo birjinaren omeneko meza eta Os Novos Mariñeiros gaiteroekin batera kalejira.
- 12:00. Iruñeako Os Fillos de Breogan taldearen kalejira.
- Ondoren. Dantza eta korua, Itsasaurren.
- 14:00. Voces Riberas de Navarra Sadis jota taldearen ikuskizuna.
- 18:00. Lariztel haurrentzako ikuskizuna.