Inoizko jende gehien elkartu da Etxebarriko Ganadu Azokan
13 urteko Gorka Gardeazabalek irabazi zuen artzain txakur lehiaketa.
Zapatuan [ekainak 10] beste urte batez Etxebarriko Galartza industrigunea abeltzainen topagune izan zen. Aurtengoa, gainera, inoizko Ganadu Azokarik jendetsuena izan da. Jesus Iriondo alkateak nabarmendu du herriko eta inguruko herritarrez gain, kanpoko “jende asko” hurbildu zela, “gipuzkoar asko izan genituen gurean”. Horrez, esan du salmentak eta jendearen joan-etorria “etengabea” izan zela. Aurten, berritasun modura, artzain txakurren lehiaketa antolatu zuten Ibaun parkean eta irabazlea 13 urteko Gorka Gardeazabal izan zen. Bere aitaren laguntzagaz lortu zuen garaipena Mungiako gazteak.