Aurrera Kirol Elkarteak batzar orokorra deitu du
Aurrera Kirol Elkarteak batzar orokorra deitu du barikuan [ekainak 16], 18:15ean, Kofradia Zaharrean. Eguneko gai zerrenda zehaztu dute, eta urtero bezala aurreko batzarraren irakurketa eta onarpenagaz hasiko dira.
2022/2023ko denboraldiko kirol balantzea eta 2022/2023 denboraldiko balantze ekonomikoa eta onarpena egingo dute, “hala badagokio”. Ondoren 2023/2024 denboraldiko aurrekontua eta kirol proiektuaren aurkeztea eta onartzeari ekingo diote, eta azkenik, aurtengo berrikuntzari helduko diote: Zaldupeko aldagelen proiektua. “Proiektua aurkeztuko dugu eta Ondarroako Udalagaz instalazio berriak egiteko adostutako plana azalduko dugu”.