Jendetza batu du Ondarroako Galizia Etxearen Jaiak
Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. Musika eta jai giroa ez da falta izan Ondarroan.

Jendetza ibili da Ondarroako Galizia Etxeak antolatutako jaietan. Ekimenez jositako egitaraua osatu zuten astebururako eta jendeak ez du hutsik egin. Antolatzaileek “balorazio oso positiboa” egin dute: “Beldur ginen, eguraldiak lagunduko zigun ala ez, baina azkenean oso ondo atera da”.
Galiziar folkloreak herriko kaleak busti ditu eta, gaita soinuek herriko kaleak bere egin dituzte. Gainera, produktu tipikoak dastatzeko aukera egon da egunero, eta jendetza batu da Itsasaurre inguruetan; herritarrak zein inguruko herrietako jendeak ez du hutsik egin eta jaiagaz bat egin du. Musika, gastronomia eta jai giroa ez da falta izan asteburuan. Ilunabarretik aurrera ere, musika eskaintza zabalagaz gozatzeko aukera egon da eta giroak jarraitu egin du gaueko ordu txikiak arte.
Antolatzaileek eskerrak luzatu nahi izan dizkiote ekimenetan parte hartu eta antolatzeko laguntza eskaini duten guztiei: “Lan handia dago guzti honen atzean, eta eskertzekoa da jasotako babesa”.




















