Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
JaiakKirola

Artibai Futbol Taldeak Artibai Eguna ospatuko du bere 40. urteurrenean

Zapatuan [ekainak 17] egun osoko egitaraua antolatu dute, "herrian eta herritarrentzat".

Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2023/06/14

Ez dira egunero 40 urte betetzen eta hori ondo baino hobeto dakite Artibai Futbol Taldekoek. Berez, irailean da urteurrena, baina klubeko zuzendaritza taldekoek urte osoan ekintzak antolatzeko ideia zeukaten buruan. Gainera, ekainaren 30ean zuzendaritza aldaketa izango da, uztailean berria sartuko da, eta data aproposa izan daitekelakoan aukera dute zapatua [ekainak 17]. Hala ere, irailean beste ekintza nagusiren bat egingo dutela aurreratu dute klubetik, baina oraindik ez dute zehaztuta zer izango den.

Argi izan dutena izan da Artibai Eguna “herrian eta herritarrentzat” egin nahi zutela. Hain zuzen ere, Artibai FT Barroeta futbol zelaitik “atera” nahi izan dute, eta “futbola ez den bestelako ekintzak” antolatu. Hau da, ohiko egitarautik aldendu nahi izan dute. Herritarrengandik “erantzun oso ona” jaso dutela esan dute eta “giro polita” izango dela uste dute, batez ere “eguraldia lagun” badute. Hain zuzen ere, Artibai Eguneko zereginetarako bolondres deialdia zabaldu zuten eta erantzun “bikaina” jaso dute. 40 lagun baino gehiagoren laguntza izango dute.

Artibai FT herrira hurbiltzeko helburu horretan, adin guztientzako ekintzak antolatu dituzte. Adibidez, gazteen artean badaude palan aritzen direnak eta 10 eta 18 urte bitartekoentzako pala txapelketa jokatuko dute frontoi txikian. Eguerdian txahal pintxo dastaketa egongo da eta klubekoek txosna jarriko dute edaria eskaini ahal izateko. Gainera, egun osoan frontoi handiko lehen solairuan taldearen 40 urteko ibilbideko argazkiak, garaikurrak edota kamisetak egongo dira ikusgai.

Era berean, Artibai Egunera taldeko kamiseta janzteko deialdia zabaldu nahi izan dute eta herritar denak gonbidatu dituzte urteurreneko jai giroaz gozatzera.

Egitaraua:

  • 10:00: Ume eta gazteentzako pala txapelketa frontoi txikian.
  • 12:00-14:00: Batukada herrian zehar.
  • 12:30: Txahal pintxo dastaketa plazaberripean.
  • 17:00-19:00: Puzgarriak liburutegi aurrean ume eta gazteentzako. Euria da, frontoi handian.
  • 20:00-22:00: Elektrotxaranga herrian zehar.
  • Egun guztian zehar: Artibaiko argazki historikoen erakusketa egongo da frontoi handiaren lehen solairuan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.