Eten egin dira Maderas de Lekeitioko lurrak erosteko negoziazioak
Udaletik esan dute lurren jabetzak ez dituela adostutako baldintza eta konpromisoak bete.
Esan dutenez, azken egunetan izandako bileretan ez dira adostasun batera heldu, “jabetzak ez dituelako bete konprometitutako baldintzak”. Udalak eguenean [ekainak 15] jaso zuen Eusko Jaurlaritzako ingurumen organoaren txostenak dio “jabetzak ez dituela betetzen sinadura gauzatzeko hartu behar zituen konpromisoak”. Hortaz, ezin dutela gauzatu udaleko plenoan lurrak eskuratzeko baldintzei buruz hartutako erabakia. Hala ere, Udalak oraindik “estrategikotzat” jotzen du lur horien erosketa. Negoziazioa bertan behera geratu da, harik eta udal korporazio berriak eta egungo jabeek berrartzen duten arte.