Bainua debekatu dute Lea-Artibai eta Mutrikuko lau hondartza eta igerileku batean
Bainua debekatu dute Mutriku, Ondarroa eta Lekeitioko hondartzetan. Osasun Sailak atzo egindako azterketak ondorioztatu dutenez, uraren kalitatea ez da onargarria aipatutako herrietako hondartzetan; azken egunetan, egondako euriteek E Coli bakteriaren gorakada eragin dute.
Hortaz, kalitatea hobetu bitartean debekatuta egongo da bainua hartzea ondorengo lekuetan; Mutrikuko Ondarbeltzen eta Saturraranen, Ondarroako Arrigorri hondartzan, Busturiko San Antonio hondartzan, Lekeitioko Isuntzan eta Eako hondartzan. Mutrikuko igerilekuan ere ezin da bainurik hartu.
Osasun Sailetik adierazi dutenez gaur egingo da laginketa, eta bihar edukiko dituzte emaitzak. “Debekua bainua hartu daitekeela frogatzen duen lagina lortu arte mantenduko da”.