147 lagun batu dira Anaiarte Biltokiaren bazkarian
Hainbat oroigarri banatu zituzten, tartean, Concha Campos bazkideari.
Anaiarte Biltokiak urtero antolatzen du bazkideen bazkaria, eta zapatuan izan zuten hitzordua Miruaitzen: 147 lagun batu ziren, eta “giro onenean” aritu ziren.
Ohi bezala, oroigarriak banatu zituzten; lehenengoa, bazkarira joandako adinekoenari, kasu honetan, Concha Camposi, “elkartean urteetan egindako lanagatik”. Horrez gain, Joseba Mendiguren eta Maite Alustizak ere oroigarriak jaso zituzten.
Zuzendaritza batzordea. Duela hilabete batzuk eman zen Anaiarte Biltokiaren zuzendaritza batzordearen aldaketa, hori dela eta, aurreko zuzendaritza batzordeko kideek ere oroigarri bana jaso zuten, eta bertsoak eskaini zitzaizkien, urte luzez egindako lan eta jardun guztia eskertzeko asmoz.