Malen Pazosek eta Ailetz Barruetabeñak irabazi dute Malen Jaietako kartel lehiaketa
Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak eta Saioa Elezgarai zinegotziak 2023 urteko Malenak iragartzeko kartelak aurkeztu dituzte; Malen Pazos Illarramendi eta Ailetz Barruetabeña Azkue izan dira kartel lehiaketako irabazleak.
Malen Pazos Illarramendik egin du Malen Jaien egitaraua aurkeztuko duen kartel nagusia eta 300 euroko saria irabazi du. Ailetz Barruetabeña Azkuek egin du, berriz, Umeen eguna aurkezteko kartela eta 100 euroko saria jasoko du. “Mutrikuar gazteak bigarren aldiz jarraian irabazi du lehiaketa”. Barruetabeñak jaien inguruko elementuen arteko konposizioa egin du; erraldoiak, sokamuturra eta danborrada uztartuz besteak.