Zabalik dago Ondarroako 36. itsas lasterketan izena emateko epea
Internet bidez zein eskuz eman daiteke izena, uztailaren 7an 20:00etan amaituko da epea.
Uztailaren 15ean 10:30etan abiatuko da Arrigorri hondartzatik Ondarroako 36. itsas lasterketa. Bi maila banatu dituzte antolatzaileek. Batetik, 2009 eta 2014an jaio bitarteko umeak daude. Beste alde batetik, nagusienetan beste hiru kategoria banatu dituzte: 1900-1978 urteen artean jaiotako beteranoak, 1979-1988 arteko masterrak eta 1989-2008 arteko seniorrak. Lasterketaren egunean lehenengo gazteak aterako dira ibilbideko 600 metroak egitera, eta gero, gainontzekoak 1.600 metroak osatzera. Igeri taldekoek azaldu dutenez, 10:00ak baino lehen jaso behar dira dortsalak. Era berean, esan dute ezin dela neoprenozko trajerik erabili.
Izen ematea zabalik dago uztailaren 7an 20:00ak arte eta bi aukera daude: Internet bidez edo eskuz Ondarroako Kirrixki tabernan. Hala ere, egunean bertan izena emateko aukera emango dute. Federatuek 20 euro ordaindu behar dituzte, egunean bertan 30; ez federatuek 25, eta uztailaren 15ean 35; eta gazteek 10 euro, egunean bertan 20 izanik. Nahi duten igerilari denek parte hartu dezakete, federatuak izan ala ez. Ordainketa ES66 2100 3891 01 0100075145 kontu korrontearen bidez egingo da, kontzeptu gisa parte hartzailearen izena eta NAN zenbakia jarriz. Antolatzaileek zehaztu dute, ez dutela horrela betetzen ez diren izen emate orririk onartuko.