72 lagun elkartu dira Lekeitioko ermitak ezagutzeko ibilbidean

Eguaztenean [ekainak 21] 72 lagun elkartu ziren Lekeitio Lagunkoiak eta Denbora Bankuak antolatutako herriko ermitak ezagutzeko ibilbidean. “Eraikin hauek Lekeitioko ondarearen funtsezko elementuak dira eta balio historiko handia dute” esan dute. Bi ordu eta erdiko ibilbidearen amaieran, Santa Katalinan kokatzen den Lekeitiar lagunkoien lorategia inauguratu zuten.