Uhagon kulturgunearen 2023/2024 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago
Barikua [ekainak 30] da izena emateko azken eguna. Horrez gain, irailean ere aukera zabalduko dute tokia badago.
Uhagon Kulturgunearen ikastaroetan adin guztietako tartea egongo da urtero legez; eskaintza zabala egin dute 3 urtetik aurrerako pertsonentzako. Ekainaren 30a da izena emateko azken eguna, egun hori barne. Horretarako, bi aukera zabaldu dituzte. Batetik, aurrez aurre kulturguneko bulegoan, goizez astelehenetik barikura 09:00etatik 14:00etara eta arratsaldez martitzen eta eguenetan 15:00etatik 19:00etara. Bestetik, umeentzako eta helduentzako ikastaroentzako inprimakiak sortu dituzte Internet bidez izena eman ahal izateko. Informazio gehiago nahi dutenentzat Uhagoneko webgunea eskuragarri dagoela gogoratu dute.
Hurrengokoak dira ikastaroak:
Umeentzako
- Dantza hastapena (3, 4 eta 5 urtekoentzat HH3, HH4 eta HH5)
- Dantza tailerra (6 urtetik aurrera, +LH1)
- Dantza klasikoa, ballet (5 urtetik aurrera, +HH5)
- Dantza Modernoa (8 urtetik aurrera, +LH3)
- Oihal eta trapezio ikastaroa (6 urtetik aurrera, +LH1). Talde batzuetan itxaron zerrenda dago.
- Antzerki tailerra (9 urtetik aurrera, +LH4)
Nagusientzako
- Luzaketak (goiz edo arratsaldez)
- Taichi (goiz edo arratsaldez)
- Saloi dantzak
- Sevillanak
- Lindy hop dantza (Swing)