Ondarroako Andra Mari Jaietako kartel lehiaketa martxan dago
Irabazleak 600 euroko saria eskuratuko du. Uztailaren 13a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna.
Ondarroako Udalak Andra Mari Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du: parte hartzaileek uztailaren 13ko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak. “Irabazleak 600 euroko saria irabaziko du”.
Xehetasunak. Lehiaketan edonork parte har dezake, eta gaia librea izango da. Lehiaketara aurkeztu beharreko kartelek honako testua izan beharko dute idatzita, nahitaez: 2023ko Ondarroako JAaiak eta letra txikiagoan, Andra Maixak. Abuztuaren 11tik 17ra.
Udalak gogorarazi duenez, edozein teknika erabili ahal izango da. Behar guztiak A-3 neurrian aurkeztu beharko dira, euskarri gogorrean edo paperean. Era berean, egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du.
Lanak udal erregistro orokorrean edo Ondarroako Egoitza elektronikoak aurkeztu beharko dira. Postaz aurkezteko asmoa izanez gero; Ondarroako Udala 48.700 Ondarroa, helbidera bidali behar dira, Jaietako kartel lehiaketa 2023 gutunazalean idatzita. Lan guztiak gutun azal itxi batean aurkeztu beharko dira, eta beste gutun azal batean azaldu beharko dira egilearen datuak.
Ondarroako Udalak aukeratuko du kartelik onena sarituko duen epaimahaia, eta aurkeztutako lanek behar den besteko kalitaterik ez badute, saririk ez ematea erabaki dezakete.