Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ondarroa, lehen azterketa serioan seigarren

Zierbenak irabazi du Coruñako Bandera. Ondarroak seigarren postuagaz abiatu du Eusko Label Liga, eta Lekittarrak, aldiz, zortzigarrenagaz.

Argazkia: Aitor Arrizabalaga.
Alex Uriarte Atxikallende
Lekeitio,Ondarroa
2023/07/03

Prestakuntzak amaitu dira. Goi mailako lehiaketarako unea da. Domekan [uztailak 2] ipini zuten abian Eusko Label Liga, Galizian. Hain zuzen ere, Coruñako Bandera izan zen egutegia zabaldu zuen proba, eta ez zuen hutsik egin. Zapatuko lehen jardunaldia itsasoaren egoera kaskarragatik bertan behera utzi behar izan zuten, eta domekako itsas baldintzak ere ez ziren egokienak izan. Nolanahi ere, bigarren jardunaldia azkenean lehiatu zuten. Ezustekoak nabarmendu ziren estropada hartan eta, bigarren txanda paregabea egin ostean, Zierbenak eskuratu zuen garaipena. Bermeo-Urdaibai, ostera, sailkapeneko bosgarren postuagaz konformatu behar izan zen; bermeotarrak bizkorrenak izan ziren hirugarren txandan, baina ez zen nahikoa izan gailentzeko. Ondarroa Cikautxo postu bat atzerago sailkatu zen; Lekittarra Elecnorrek, aldiz, taulako zortzigarren postua lortu zuen.

Zierbena ez zegoen garaipenerako hautagai nagusien zerrendan, baina denboraldiko lehen azterketa garrantzitsuan maila handia erakutsi zuen. Gainera, txanda bakoitzeko partaide zerrenda zozketa bidez zehaztea ere osagai esanguratsua izan zen ezustekoari begira. Izan ere, hautagaiek ez zuten beren artean lehiatu. Horri guztiorri Coruñako baga itsaso bortitza eta haize ufada gogorrak gehitu behar izan zitzaizkion. Osagai horiekin guztiekin, Hondarribiak, hautagaietako batek, Ondarroa, Meira eta Kaikugaz hartu zuen irteera lehen txandan. Hondarribitarrek hasieratik amaierara dominatu zuten txanda, baina Ondarroa maila handian aritu zen. Ez, ostera, Kaiku: olatuen eta haizeteen artean atzeratuta geratu ziren sestaotarrak.

Argazkia: Aitor Arrizabalaga.

Bigarren txandan, Orio markak apurtzeko asmo argiagaz abiatu zen. Lehen luzean nagusitasuna erakutsi arren, Zierbenak bere iraultzari ekin zion poparean. Oriotarrak harrapatuta eta atzean utzita, Jon Salsamendiren eskifaiak gogotik sufritu zuen, bigarren postuari eusteko. Lekittarrak, bere aldetik, irteera traketsa egin zuen, baina, metroen joanagaz, sentsazioak berreskuratzen hasi ziren, eta zortzigarren postu txukun bategaz bueltatu ziren Galiziar uretatik; goi mailari eusteko, puntu sorta esanguratsua jaso zuten lekeitiarrek.

Bermeo-Urdaibairi 56 ehunen falta izan zitzaizkion Donostian egingo den hurrengo estropadako ohorezko txandan lehiatu ahal izateko

Azken txandan, hautagai bi atera ziren: Bermeo-Urdaibai eta Donostiarra. Torrekua-k aurre hartu zuen lehen metroetan, baina ezin izan zuten haize bortitzagaz. Txanponaren beste aldean, Urdaibaik hegan egin zuen olatuen gainean, eta Bou Bizkaia-k atzean utzi zuen poparean Donostiako trainerua. Edozelan ere, bermeotarrei lehen lau postuetan sartzeko 56 ehunen falta izan zitzaizkien eta, horrenbestez, ez dira ariko Donostian egingo den hurrengo estropadako ohorezko txandan. Gauzak horrela, Zierbenaren ustekabeko garaipena kenduta, Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaileak arrazoi zuen probaren ataritan, Hondarribia “aurkaririk sendoena” zela adierazi zuen eta. Azkenean, gipuzkoarrak izan ziren hautagaietatik aurreratuenak, bigarren.

Donostia Arraun Lagunak, indartsu. Eusko Label Ligaren hasieraz gain, Coruñan lehiatu zuten Euskotren Ligako lehen estropada ere. Donostia Arraun Lagunak taldeko eskifaia nagusi agertu zen, eta, lan paregabea egin ondoren, garaipena eskuratu zuen Tolosaldea Arraun Klubaren eta Nortindal Donostiarraren aurretik. Emakumezkoek ere Donostian edukiko dute hurrengo proba, datorren zapatuan [uztailak 8]. Domekan [uztailak 9], Euskotren Ligak Zierbenan jarraituko du, Petronor Banderaren lehiagaz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.