Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

San Pedro Jaietan murgilduta

San Pedro Jaietan murgilduta egon dira asteburuan Munitibarren, Arta auzoan, Berriatuan eta Lekeition.

Naia Arantzamendi
Berriatua,Lekeitio,Munitibar,Ziortza-Bolibar
2023/07/03

San Pedro jaiak ez dira edozein jai bertoko zenbait udalerritan. Askotan asteburuagaz batera egin dituzte ekintza nagusiak Lekeition, Munitibarren, Ziortza-Bolibarko Arta auzoan eta Berriatuan.

Lea Ibarrako Motrollo Pilota Elkartekoak izan ziren Munitibarko San Pedro Jaiei hasiera emateko ardura izan zutenak. Ohi legez, zapatuko herri bazkariak jendetza pilatu zen, eta eguna jai giroan ospatzeko aukera izan zuten; Joselontxos txaranga eta Iratzar erromeria izan ziren giroa ezartzearen arduradunak. Domekan, berriz, zirkugintza tailerragaz gozatzeko aukera izan zuten frontoian, eta harrera ona izan zuen ekimenak.

Berriatuan kirola eta jai giroa uztartu dituzte. Barikuan, ia 60 lagun batu ziren frontoian egin zen umeen bazkarian; arratsaldean jolasak, aparra eta txokolatada izan zituzten. Zapatuan, berriz, txapelketak izan ziren protagonista. Goizean, triatloi herrikoia izan zen hitzordu nagusia. Eguerdian, berriz, tortilla eta entsalada txapelketa egin zituzten plazan; Anaitasuna Elkartea izan zen abilena entsalada egiten, Alaine berriz, tortilla txapelketan. Arratsaldean, bola txapelketa herrikoia ospatu zen eta Luken Martino nagusitu zen.

Iturria: Berriatuko Udala

Musika izan zen protagonista barikuan Lekeition, Eguzkilore jubilatuen abesbatzagaz hasi zen goizean, ondoren , Lekitto musika bandaren txanda izan zen. Irrintzi txapelketak harrera oso ona izan zuen, parte hartzaile kopuru handia izateaz gain, maila handia egon zela nabarmendu zuten antolatzaileek. Umeen artean  eta erromeriak ere bere lekua izan zituen. Iria Zulaikak, Irati Belaustegik eta Zaloa Zabalak osatu zuten podiuma. Nagusietan, berriz, Aiala Callejak, Bakarne Oñederrak eta Izarra Aizpuruak. Zapatuan, berriz, jaiak agurtzeko unea heldu zen, San Pedrori eskainitako lora eskaintza, “Kilin Kala” igeri lehiaketa eta mus txapelketagaz.

Irrintzi lehiaketako irabazleak. Iturria: Lekeitioko Udala

Ziortza-Bolibarko Arta auzoan zapatuan galdu ezinezko hitzordua izan zuten, XI. Briska Txapelketa. Domekan, berriz, Zerutxu Dantza Taldearen emanaldiagaz gozatu zuten, eta ondoren, puntako bertsolarien saioz gozatu zuten: Nerea Ibarzabal eta Aitor Mendiluze izan ziren arduradunak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.