Artabide eta Antiguako Ama kaleak lotzen dituen eskailerak konpontzen ari dira
Obrek zazpi hilabete inguru iraungo dute. Pasabidea guztiz itxita egongo da.

Artabide kalea eta Antiguako Ama kalea lotzen dituen eskailerak konpontzen ari dira; oinezkoentzako bidea itxita dago eta lanek gutxi gorabehera zazpi hilabete iraungo dutela aurreikusten da.
Ondarroako Udaletik jakinarazi dutenez eskailera azpian garajeak daude, eta asfaltozko geruzaren egoera desegokia dela eta ura iragazi egiten da beheko lokaletara, hortaz, lanak egitea beharrezkoa da. Eskailerak guztiz apurtuko dituzte, asfaltozko geruza berria jarriko dute eta eskailera berriak egingo dituzte.
Eskailerek erabilera publikoa duten arren, jabeak Artabide 16 eta Artabide 18 atarietako bizilagunak dira. Atari horietako batean Ondarroako Udalak Antiguako Ama jubilatuen elkartearen jabegoa du, hortaz, obren aurrekontu osotik atal bat ordaintzea dagokio, zehazki, 137.963 euro.