Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Mutriku Natur Taldeak portuko obrak birplanteatzea eskatu du Legebiltzarrean

Lehenengo proiektua abiatu zenetik eta gaur egungo luzapen proiektuaren gelditzera arte egondako bilakaeraren berri eman zuten.

Mutriku Natur Taldeak portuko obrak birplanteatzea eskatu du Legebiltzarrean Mutriku Natur Taldeak portuko obrak birplanteatzea eskatu du Legebiltzarrean
Naia Arantzamendi
Mutriku
2023/07/04

Mutriku Natur Taldeako Rafael Perez Beristain, Alberto Lejardi eta IƱigo Agirre elkarteko kideek Mutrikuko Portuaren Plan Bereziaren bilakaerari eta egungo egoerari buruzko txosten informatiboa aurkeztu zuten ekainaren 27an Eusko Legebiltzarreko jasangarritasun Ingurumen eta Ingurune naturalaren Batzordean: “Premiazko S.O.S. bat eskatu behar dugu Mutrikuko portuko obrak birplanteatzeko“.

Lehenengo proiektua abiatu zenetik eta gaur egungo luzapen proiektuaren gelditzera arte egondako bilakaeraren berri eman zuten: “Mutrikuko Plan Bereziko bi hamarkada hauek luzeak izan dira, proiektuaren sorreratik hasi eta egungo luzapen proiektuaren obrak arrazoi teknikoengatik eten diren arte. Irregulartasun teknikoz, legazez eta aurrekontuez betetako ibilbidea”.

Ibilbidean egondako mugarri batzuk aipatu zituzten, eta ondorio bat atera zuten: “Kalte handiegia egin zaio ingurumenari, ondareari eta paisaiari, eta, obrek aurrera jarraitzen badute, itzulerarik gabeko puntu batera iritsiko gara. Ezinbestekoa da proiektua erabat birplanteatzea”.

Mutriku Natur Taldearen ustetan Eusko Jaurlaritzak Mutrikun “kirol portu gehigarri bat” egin nahi du, “egiten ari diren lanak amaitzen direnean dike luzearen babesean”. Horrez gain, proposamenak eskatu zizkieten batzordeko kideek eta Natur Taldekoek argi erantzun zuten: “Dikea dagoen bezala uztea, metro bakar bat ere ez luzatzea, eta dikearen babesean espazio publikoa denon artean askatasunez partekatzea. Mutriku erreferente izan daiteke herritarrek itsasoarekin eta paisaiarekin duten harreman berri baterako”.

Hala ere, Mutrikuko portu historikoaren sarrera hobetzea posible dela argudiatu zuten: “La Palma uhartean egin den bezala uhateak instalatuz 1,3 milioi euroko aurrekontuarekin, egungo 20 milioi euroen aldean proiektua luzatzeko”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.